Azken 40-50 urteetan, Tolosan historikoki gertatu denaren testigantzak biltzen ari da Javi Buces ikerlaria; «orain biltzen ez baditugu, etorkizunean ez dira existituko», adierazi du.
Aranzadi Zientzia Elkarteak hamarkada bat baino gehiago darama Tolosan oroimen historikoa berreskuratzeko lanean. Pasa den urtean, Tolosaoroimena.eus webgunea aurkeztu zieten herritarrei. Aurten, berriz, deialdi berria luzatu dute, gertuko memoriari edo euskal gatazkari buruzko testigantza eske. Gehiago irakurri.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana