Memoriaren Egunaren harira, ekitaldi politikoa izan da, eguerdian, Tolosako Euskal Pizkundea plazan. Bertan izan dira udaleko hiru alderdi politikoetako ordezkariak; Olatz Peon alkateak adierazpen instituzional bateratua irakurri du, guztien izenean.
2010az geroztik, Eusko Jaurlaritzak, azaroaren 10ean Memoriaren Eguna ospatzeko gonbita egiten die euskal erakundeei. Gauzak horrela, Tolosako udal korporazioak bat egin du proposamenarekin, eta gaurko data aprobetxatu nahi izan du, tolosar guztiek, eta batez ere belaunaldi berriek, gure gizarteak azken urteetan jasandako indarkeriaren eta heriotzaren historia ezagutu eta ahaztu ez dezaten. Gehiago irakurri.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana