Tolosako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarlanean burutu duten Tolosa 1945-1975. Giza eskubideen urraketak eta errepresioa diktadorea hil artean liburua aurkeztu dute udaletxeko batzar aretoan.
Tolosako Udalak, azken urteetan, Memoriaren Egunaren bueltan, alderdi guztien adostasuna oinarri izan duten adierazpen ezberdinak egin ditu, Tolosako biktima guztiak gogora ekarri eta aitortzeko helburuarekin. Gerra Zibileko biktimen oroitzarako hilerrian dagoen eskultura eta udaletxean Antonio Maria Labaien alkatearen omenez jarrita dagoen plaka aipatu ditu adibidetzat Olatz Peonek, egungo Tolosako alkateak. “II. Errepublikako alkate demokratikoa zen azken hau, Gerra Zibilaren eskubide urraketen ondorioz alde egin behar izan zuena”. Gehiago irakurri.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana