Oharrak:25 urte.
Castro Casalen lehen semea, Tolosan jaio sen 1911ko ekainak 26an. PP. Escolapios eskolan ikasi zuen batxillergoa, eta bokazioak deituta 1931an Academia Naval de San Fernandon (Cadiz) sartu zen, Cuerpo General de la Armadari dagozkion ikasketak burutuz eta 1936an Fragata-alferez mailarekin graduatuz. Gerra Zibila lehorrean hasi zuen, Tolosako defentsan arituz lehenik eta Irungoan gero, eta handik Cartagenako itsasontzi-basera lekualdatu zuten, Mendez Nuñex kruzerora Bigarren Komandante bezala. 1937ko apirilean Bilbora joan zen, Ciscar destruktorearen agintean; honekin Iparraldeko kanpainian aritu zen Muselera iritsi eta bertan hondoratu zen arte, Gijoneko portuan. Handik Frantziara pasa zen itsasoz eta Donibane-Lohizunen bere familiarekin bildu zen, Errepublikako Gobernuak Jose Luis Diez destruktorearen agintea hartzera xedatu zuen arte, Havreko portu frantsesean konponketa-lanetan zegoena.
1938 urteko atal batean destruktorearen konponketaz arduratu zen, tripulazioa aldatuz eta konfidantzazko euskaldunak jarriz. 1938ko abuztuaren bukaeran Gibraltargo Itsasartean sartzen saiatu zen, aurkako alderdiaren botere askoz indartsuagoren aurka eginez (Francoren ontzidia eta kostako bateriak); Canarias kruzeroaren obus batek harrapatuta, Gibraltarren sartu eta hondamenak konpondu zituen, portu hartatik urte bukaeran alde eginez. Vulcano minadoreak bidea moztu zion, ordea, eta bi bukeak liskarrean sartu ziren, ondorioz biek hondamen nabarmenak sufrituz eta errepublikako destruktorea jurisdikzio ingelesean hondartuz.
Cartagenara pasa zen eta handik Bartzelona eta Frantziara, gerra zibila zertxobait ondoren bukatu zelarik. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, penintsulako beste hainbeste errefuxiaturekin Gurseko kontzentrazio-esparruan barneratu zuten, baina handik alde egitea lortu zuen tropa alemaniarren gertutasuna dela-eta. Donibane-Lohizuneko otarrain-ontzi batean ontziratu zen eta hura Irlandako kostalderaino gerturatu zuen beste euskaldun erbesteratu hainbatekin. 1940ko urtea bukatu baino lehen, Gaulle Generalaren indar armatuak aurkeztu eta guduari hasiera eman zioten Pazifikoko uretan, Triomphant kruzero frantsesaren bigarren komandantearen postuan. Behin liskarra amaituta eta herritartasun frantsesa eskuratuta, Simone Larrodérekin ezkondu eta marina frantsesaren barne hainbat agintetan egin zuen lan. Erretiroa eskatu zuen eta Meterologiako Gorputzeko kide izan zen marina frantsesean. Biarritzen hil zen 1994ko ekainak 23an.
Oharrak:
Donibane Lohizunen eta Irlandan erbesteratua.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana