Ramón Labayen Sansinenea

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Tolosa (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Tolosa (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1928-08-31
  • Heriotza-data: 2013-12-14
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: Alkatea, Politikaria, Enpresaburu
  • Antolaketa politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Gurasoak: Antonio Maria Labayen eta Carmen Sansinenea Anaia: Martin

Biografia:

Euskal nazionalismoari lotutako familia batean jaioa, bere aita EAJko kidea eta Tolosako alkatea izan zen. Gerra Zibilean, familiak Frantziara joan behar izan zuen erbestera. Han, Ramon Labayenek lehen ikasurteak egin zituen eta itzuli zenean Kimika Zientzietan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Kontserba-industrian lan egin zuen Ingalaterran eta Nafarroan, eta, ondoren, turismo-enpresen zuzendaritzan aritu zen. Donostiako Udaleko lehen alkateordea 1978ko urritik eta Donostiako Udal Aurrezki Kutxako presidentea 1978ko ekainetik. Gernikako Autonomia Estatutuaren aplikazioaren ondorioz 1980an eratu zen Eusko Jaurlaritzako lehen kultura sailburua izan zen, eta 1983ra arte aritu zen karguan.

Era horretan, Eusko Jaurlaritzaren eta funtsezko erakundeen (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, habe, literatura-sariak, OBE, Euskadiko Orkestra) kultura- eta kirol-lanak jarri zituen abian, eta euskara babesteko politika irmoa eta kultura-arazoen ikuspegi irekia eta modernoa uztartzen jakiteagatik nabarmendu zen. 1983an kargua utzi eta Donostiako alkatetza eskuratu zuen.

Azkenik, 1987an, Eusko Legebiltzarreko diputatu hautatu zuten, 1990era arte, eta Ekonomia eta Ogasuneko, Giza Eskubideen eta EITB euskal irrati eta telebistaren kontroleko batzordeetako kide izan zen.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Sara

Frogaren elementuak

  • Los nombres de la memoria, Tolosa 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-938635-8-6). - (Bibliografia).
  • BEOLA, Ainhoa: Antonio María Labayen. Bidegileak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).
  • Ramon Labayen testigantza. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Bideoa).

Oharrak:
Zibil exiliatua

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Ondasunen konfiskazioak

  • Tokia: Tolosa (Gipuzkoa)

Frogaren elementuak

  • Los nombres de la memoria, Tolosa 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-938635-8-6). - (Bibliografia).
  • BEOLA, Ainhoa: Antonio María Labayen. Bidegileak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).
  • Ramon Labayen testigantza. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Bideoa).

Frogaren elementuak

  • Famili argazkia. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Argazkia).
  • Ramon Labayen txikitan. Iturria: Internet. - (Argazkia).
  • Los nombres de la memoria, Tolosa 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-938635-8-6). - (Bibliografia).
  • BEOLA, Ainhoa: Antonio María Labayen. Bidegileak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).
  • Ramon Labayen testigantza. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Bideoa).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana