Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Gurasoak: Francisco eta Pilar
Ramon Tolosan jaio zen 1942an, eta Donostiako Bidebieta auzoan bizi zen 1968ko abuztuan salbuespen egoera ezarri zutenean. Horren aurretik, 1966ko apirilaren 10ean, atxilotu egin zuten
1965eko martxotik edo apiriletik ETAkoa izatea leporatuta, eta bi hilabetez kartzelan egon zen.
Abuztuaren 5etik 13ra bitartean, Guardia Zibilak atxiki egin zuen inkomunikazio erregimenean, eta galdekatu eta bere etxea miatu zuten. Vicente Hernandez Lluch brigadak egindako galdeketan, inputatutako delituak aitortu zituen: "Propaganda klandestinoa jaurtitzea" eta Tolosan eta Uitzin "mural subertsiboak" margotzearen arduraduna izatea. Erregistroari dagokionez (lehen aipatutako brigadak zuzenduta eta Antonio Barriga Vega eta Manuel Aranda González agenteen laguntzarekin), ez zen material subertsiborik aurkitu. Hori dela eta, abuztuaren 16an Berzocana Caceresko udalerrira erbesteratu zuten.
Ramonen erbesteratzeak zailtasun handiko egoera eragin zuen familiarentzat. Diru sarrerarik ez zegoenez, emazteak lan egin behar izan zuen arrisku handiko haurdunaldian aurkitzen zelarik, haurtzaroan poliomielitisa izan baitzuen. Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko presidentearen bidez, kasua Justizia Ministeriora iritsi zen, baina zigorra kentzeko ahalegin horiek ez zuten emaitzarik izan erbesteko lehen hiru hilabeteetan. Hori dela eta, azaroaren 13an eta 14an, Jesus Maria Azurza Ayerbe abokatua eta Tolosako Santa Maria parrokiako artzapezpiku eta apaiz ekonomoa Gipuzkoako gobernadore zibilarengana zuzendu ziren gutun bidez, Ramonen erbestealdia altxatzeko erregutuz, familiaren egoera kritikoa kontuan hartuta. Era berean, Ramonen emaztea Iruñeko artzapezpikuari zuzendu zitzaion, bitartekari lanak egin zitzan. Horrela, azaroaren 26an gobernadore zibilak teniente koronelari eta Guardia Zibilaren 551. Komandantziako lehen buruari Ramon eta beste bi errepresaliatuen erbestealdiaren amaieraren berri eman zien. Hala ere, Ramoni ez zitzaion abenduaren 3ra arte jakinarazi, eta, familiaren egoera eta abokatuek eta erlijiosoek egindako kudeaketak gorabehera, Ramon erbestarurik egon zen salbuespen-egoerak iraun zuen ia sei hilabeteetan.
Oharrak:
Tolosan atxilotu zuten
Oharrak:
Tolosan atxilotu zuten
Oharrak:
Berzocanara erbesteratua (Cáceres)
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana