Jose Bernardo Bidaola Atxega

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Lizartza (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Tolosa (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1953-10-28
  • Heriotza-data: 1976-04-24
  • Lanbidea: Langilea
  • Rola: ETApm-ko kidea
  • Antolaketa politikoa: Euzko Gaztedi-EGI

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Lizartzan jaioa, hamalau urterekin Tolosara joan zen bizitzera bere familiarekin. Garaje batean hasi zen lanean eta Oargi elkartearen zuzendaritzako kide izan zen. Honen bidez, pilota, mendia eta bertsoen inguruko bere afizioak burutu zituen, Txirrita ezizenarekin ezagutuz.

1970ean, EGIn sartu zen, Burgosko Prozesuaren aldeko protestetan parte hartuz. Ondoren, ETApm-ko militante izatera pasa zen.

1974an, Guardia Zibilak sarekada batean atxilotu zuen, soldadutzaren baimen batean zegoelarik. Handik egun gutxietara aske utzi zuten, baina 1975eko urriaren 12an Gipuzkoatik ihes egin eta Iparraldean babes hartu zuen. 1976ko apirilaren 24an, Guardia Zibilak Txirrita eta beste hiru militante aurkitu zituen Lizaieta inguruan (Etxalar), muga zeharkatzera zihoazela. Bik ihes egitea lortu zuten, baina beste bik, tartean Txirrita, zauituak izan ziren eta atxilotu egin zituzten. Hala ere, iturri ofizialek pertsona baten atxiloketaren berri eman zuten soilik. Handik aurrera Txirritaren bilaketa hasi zen. 19 egun geroago, ETApm-k komunikatu bat argitaratu zuen, bizirik aurkitzeko itxaropen gutxi zuela adieraziz.

Maiatzaren 28an, Txirritaren gorpua aurkitu zuten aurretik aztertua izandako Etxalarko zelai batean. Bertsio ofizialaren arabera, Txirritak bere buruaz beste egin zuen. Hala ere, forentsearen txostenak bala-zulo bakarra erakutsi zuen hanka batean, eta hilabete lehenago hil zela ziurtatu zuen. Gertaera honek pentsatzera eraman dezake Txirrita atxilotuta zegoela hil zutela, eta, ondoren, hilik aurkitu zuten lekuan utzi zutela gorpua. 

Urraketak

Segurtasun fisiko eta psikikoaren zapalketa > Poliziaren zaintzapean/torturak

  • Egilea: Guardia Zibila
  • Tokia: Lizartza
  • Data: 1975-07-14

Frogaren elementuak

Beste zapalketa batzuk > Erbestealdia eta deserriratzeak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Frantzia
  • Data: 1975-10-12

Frogaren elementuak

Beste zapalketa batzuk > Hautazko atxiloketa eta aske uztea epailetik pasa gabe edo pasa ondoren kargurik gabe

  • Egilea: Poliziaren Erakunde Orokorra
  • Tokia: Tolosa (Gipuzkoa)
  • Data: 1975-11-01

Frogaren elementuak

  • Prentsa-artikulua. Iturria: ABC. - (Artikulua/albistea/erreportajea (prentsa)).
  • Prentsa-artikulua. Iturria: La Vanguardia. - (Artikulua/albistea/erreportajea (prentsa)).
  • Prentsa-artikulua. Iturria: Gara/Naiz. - (Artikulua/albistea/erreportajea (prentsa)).
  • Tolosa 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-947343-8-0). - (Bibliografia).
  • Testigantza. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Lekukotza).

Oharrak:
ETApm aldeko propaganda eta pintadengatik atxilotua

Bizitzarako eskubidearen zapalketa > Ikerketa eta egiaztatze sakonagoa eskatzen duten kasuak

  • Egilea: Guardia Zibila
  • Tokia: Etxalar
  • Data: 1976-04-24 / 1976-05-28

Frogaren elementuak

Oharrak:
Bere heriotzari buruzko bertsio ezberdinak daude. Bertsio ofizialaren arabera, gazteak bere buruaz beste egin zuen, auzitegiko medikuak hankan bala zulo bakarra zuela esan zuen eta hilabete zeramala hilda. Horren ondorioz, Txirrita atxilotu zutenean zauritu zutela, balizko galdeketan hil zela eta, ondoren, aurkitu zuten lekuan utzi zutela ondorioztatu zuten.

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana