Oharrak:ez dago erabilgarri
Ibarran jaioa 1928an, Tolosako bizilaguna eta jostun maistra Lanbidez. Salbuespen egoera ezarri ondoren, Julia Tolosako Guardia Zibileko agenteek atxilotu zuten abuztua, inkomunikatuta hilaren 13ra arte. Egun haietan Vicente Hernández Lluch Tolosako postuko komandanteak galdeketa egin zion. Gainera, Jose Acedo Panizo, Perfecto Canalejo Montero eta Francisco Garcia Martinez agenteek haren etxea miatu zuten.Galdeketan Juliak ukatu egin zuen inongo erakundetako kide izatea. Halaber, Juliak esan zuen ez zekiela 1968ko ekainaren 7an Jose Antonio Pardines Guardia Zibileko agentea hil ondoren bere etxera bertaratu zirenen militantzia. Hori dela eta, ekainean espetxeratu zuten hiru egunez.
Abuztuaren 16an, Gipuzkoako gobernadore zibilak Julia Jaengo probintziara, Navas de San Juan udalerrira, deserriratzea agindu zuen. Abenduaren 19an amaitu zen deserria, Tolosara itzuliz, baina bere bizilekua udalez aldatzeko debekuarekin, eta egunero Guardia Zibilaren kuartelean aurkezteko obligazioarekin. 1970ean gerra-kontseiluan epaitu zuten Eduardo Osa senarrarekin batera (6 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten), eta 55/68 zenbakiko epaian absolbitu egin zuten. 1968ko ekainean Guardia Zibilak atxilotu ondoren jaso zuen tratu iraingarria, bai eta urte bereko abuztutik aurrera jasan zituen errepresio-moduak ere (atxiloketa, deserria, epaiketa militarra...), Julia egoera animiko depresiboan utzi zuten.
Oharrak:
Inkomunikatuta
Oharrak:
Inkomunikatuta
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana