Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Gurasoak: Casiano Urruzola eta Modesta Vitoria
1909ko azaroaren 13an jaio zen Kale Nagusiko 31.eko 1. etxebizitzan. Bere gurasoak ziren: Casiano Urruzola, iltzegilea, eta Modesta Vitoria, biak tolosarrak. (ERREF: DGHA U-1909 N-221).
Merkataritza ikasketak egin zituen eskolapioetan. Gaztetandik euskarazko artikuluak idatzi zituen Euskal Herriko aldizkari eta egunkari gehientsuenetan. Kolaboratzaile izan zen hainbat aldizkaritan: "Eusko gogoa" (Venezuela), "Egan", "Zeruko Argia", "Goiz Argi", "Agur" eta "Príncipe de Viana".Iritzi politiko sendoko gizona izan zenez, giltzapean ere egon zen. Hala ere tinko eutsi zion herri honen alde zuen konpromisoarekin. Tolosar bezala oso maite izan zuen bere herria eta, batez ere, bere inauteriak.
Altxamendu faxistaren ondorioz bere herritik atera egin behar izan zuen, eta eleberriak eta antzerki lanak idazten hasi zen. 1958an aurkeztu zen aurreneko aldiz literatur lehiaketa batean, Arantzazuko jubileu-urtekoan, eta lehenbiziko saria lortu zuen. Geroztik, bigarren saria lortu zuen Donostiako Lore Jokoetan, aurrenekoa Zarautzen, bigarrena Errenterian, lehena Euskaltzaindiaren haur antzerki lehiaketan eta beste hainbat eta hainbat sari. Itzulpen ugari egin zituen, besteak beste: La de pendu Saint Pholien Simeno nena. Iron Greep Edgar Wallacena. Doña Clarines Alvarez Quinterorena, etab. Ipuinak ere euskaratu zituen: Andreiev, Andersen eta Dickens-enak. Mikel Telleriaren Euskalherriko Karramarroak liburuaren lehen itzulpena ere berak egin zuen.
Bere idazlanen artean honako eleberri hauek nabarmentzen dira: Andoni. Ezpalak. Xixorien gertaera eta Pelotaria. Antzerki lan ugari idatzi zituen. Hauek aipatuko ditut: Lengusu amerikanoa. Gurutz ori nere bizkarren. Biotz zekena. Pernando amezketarra. Biok.. ]erolimo. Eskalaren Eguberria. Neronek galdu nuan nere alaba. Indarraren legea. Larreborda. Eskergaiztokoa. Askatasun garratza. Buzokilo bost ziran. Sor Gurutze. Espetxeratu 2000. Odol urdiñekoak. Eskolari piper. Iñakitxoren altxorra. Itzulera. Billaua baiñan billauagoa. Barkapena. Iñauterietan. Gorrotoaren emaitza. Untzabeko kimu berriak. Kontuz Dalilarekin. Begi ta biotz gabeko aragi multzoa. Yolanda. On egiteagatik irakasle. Lapur eta maltzur. Lau lore batentzat. 30 antzerki lan, guztira. Tolosako idazlerik oparoenetakoa da.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1937-12-18 | ||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga) | Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | 1938-08-02 | 1938-08-02 |
Oharrak:
Hainbat alditan espetxeratu zuten Gipuzkoako Espetxe Probintzialean, 1946/07/26tik 1946/09/20ra, 1968/10/11tik 1968/12/21era eta 1971/01/28tik 1971/05/06ra, besteak beste. Valladolideko espetxean ere egon zen preso.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Zilegi ez den elkartea | 1966-xx-xx | Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) | Auzitaratze arrunta | TOP | 6 hilabete, 30.000 pezeta | 1970-03-09 | [1] | ||
Oharrak: [1] - Sei hilabeteko atzipenaldi handia eta hogeita hamar mila pezetako isuna, laurogeita hamar eguneko ordezko atzipenaldiarekin, kondenak irauten duen bitartean kargu publiko, lanbide, ofizio eta sufragio-eskubide oro etetearekin batera, eta kondenatu bakoitzak sortutako kostuen hogeiren bat zati ordaintzearekin. |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana